Elkarrizketa eta hitzaldia modu berean hasi ziren, "La aventura podra ser loca, pero el aventurero ha de ser cuerdo". Bere bidaien esperientziak kontatu zizkigun lehenik, Danubio ibaiarekin hasiz. Nostradamus.ek esan zuen Rumanian ikusiko zela hobekien munduaren amaiaera, Danubio ibaiaren alboan, eta Angel, bi aldiz pentsatu gabe, harantz joan zen. Esperientzia zorragarritzat kontatzen digu, zenbait bizipen ezatseginekin, baina beste asko anekdotikoekin, ez zekien nola pasa herrialde batetik bestera ibai batean edo animalien presentziak izutu egiten zuen batzuetan. Jarraian, bere Tailandiako bidea kontatu zigun, Tailandiako tsunamia aurrez aurre ikusi zuenean; esan zuen Gabonetako oparia zela eta bere emaztearekin egiteko prestatua zegoela, nahiz eta beldurra pasa, behin eta berriz esan zuen berriro joango zela hara, eta esan genezake izugarrizko ginarekin hitz egiten zuela Tailandiaz eta bertako bidaiaz. Hurrengo helmuga: Zambaze ibaia. Bertako arriskurik handiena hipopotamoak eta batzuetan ibaiak 15 km-ko zabalera zuela, baina egun batean bere kanoan zihoala, buelta eman zion eta zuen janaria usteldu egin zitzaion. Angel inguruneko herrietara hurbildu zen eta beraiei eskatu zien laguntza, batzuetan hizkuntza traba bat zen, baina haiek beti laguntzen zioten janariarekin eta lo egiteko tokia ere eskaintzen zioten batzuetan. Honek, mediku lanak egiten zituen ahal zuenean, baina bertako herriek inoiz ez zieten bizkarra eman. Mekong-go abenturarekin bukatu baino lehen, bere Amerikako bidaia kontatu zigun; bertan hizkuntza ez zen traba bat izan eta askotan arrantzaleen etxetan geratzen zen lotan, hauek janaria ere ematen zieten. Mekong-go esperientzia labur kontatu zigun, baina argazki batzuekin bukatu zuen, galderei tartea emateko. Hitzaldian zehar bideo batzuk ipini zituen eta horiek batzuetan, bakarrik hitz egiten zuten. Hitzaldira joan zen guztiak, zerbait berria jakin zuen eta bidaiatzeko grina, behintzat, une batez piztu zitzaion
No hay comentarios:
Publicar un comentario