Román Morales. Tipo askea. Horixe izango litzateke Amalur jardunaldietako hirugarren hizlaria egokien definituko lukeen adjektiboa guretzat. Berak esan digu berrogeita hamar urteren bueltan dabilela, eta oraindik gizartearen monotoniak harrapatu ez duen gizakume bakarrenetarikoa da. Beno, guk ikusi dugunetatik bakarrenetarikoa. Morroi sinplea jendearen aurrean, bestela nahiko nahaspila badu edo izan badu ere (elkarrizketa ikusi besterik ez duzue horretaz konturatzeko).
Gaur arratsaldean Román Moralesen abenturak entzun ditugu. Entzun eta ikusi. Berak ateratako argazki mordoa atzean zuela, poliki-poliki, hain gustu handiz egindako bidaia hura azaldu digu. Hamar mila eta bostehun kilometro. Azkar esaten da. Hegoamerika osoa goitik behera (edo behetik gora) igaro zuen bere kayaka hartuta. Ez da gizon eskasa, ez.
Hastapenak bere Kanariar irletan izan zituen. Nerabe nahastu bat zela, asteburu batean, mendira joan zen bera bakarrik. Gaua goian zerua behean lurra igaro ondoren, zaharberritua itzuli zen etxera, eta, ordutik hona, hainbat bidaia egin ditu.
Literatura ere bere lagun egin du. Beti eramaten du libururen bat edo beste zakuan (edo piraguan), denbora duenean irakurtzeko. Egin zuen lehenengo bidaia Pablo Nerudaren literaturari jarraituz egin omen zuen.
Beraz, oso tipo askea, librea eta guztiz atsegina da. Ordu eta erdi betea izan genuen lehengo ostegunean Topic-en, eta gizatasunaren hainbat definiziotatik bat horixe da, Román Morales.
Batxi 2. mailako eko ordezkariak
No hay comentarios:
Publicar un comentario