2013-03-22



Las montañas escondidas de China. (Txinako mendi gordeak) Eduardo Martínez de Pisón.



Bidaia baten eran antolatutako hitzaldian, eta proiektatutako argazkiez lagunduta, Txina mendebaldeko eta erdialdeko mendietako eta haranetako paisaien, biztanleen eta bideen berri izan dugu, Kunlunen ekialdeko muturretik hasita, Ibai Horia zeharkatu eta Yangzi eta Mekong ibaien goi-ibilguen gainetik altxatzen diren Hengduan mendilerroko tontor garaietara iritsi arte.

Hizlaria: Eduardo Martínez de Pisón. (Madril).
Egun Madrileko Unibertsitate Autonomoko Geografia Fisikoko katedradun emeritua da, bai eta Soriako Dukeen Fundazioaren Paisaiaren Institutuko zuzendaria ere.

Geografia fisikoko aditua da, eta bere ikerlanik gehienak natura-paisaiei buruzkoak dira. Horiei esker jaso zuen Ingurumenaren Espainiako Saria.
Munduko mendilerroei buruzko hainbat libururen eta artikuluren egilea da. Gainera, geografia gaiei buruzko dibulgazio-liburu asko idatzi ditu. Geografia-aholkulari lanak egin ditu, besteak beste, Ipar Poloan, Alaskan, Siberian, Gobi basamortuan, Taklamakan basamortuan, Zetaren Bidean, Karakorumen, Himalaian eta Transhimalaian, Tibeten eta Libiako basamortuan eginiko dokumentaletan.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario