2014-10-01

Gaurkoan, 2014/09/04, Zumaiara joan gara Batxilergoko ikasleak.


Han, IKUSI izan dugunez, bertako biodibertsitatea eta historia, munduan ezaguna den zergaitien erantzunak dira. Itsas-labar haiek baitira, zientzialarien arabera, " informazio liburuak" baino baliagarriagoak. Haietatik ezagutu bait ditugu hainbat eta hainbat gertakari: meteorito baten talkadak sorturiko espezieen desagerpen masiboa, munduak izan dituen klima aldaketak, zenbait espezieen ezagutza...
 
Ulergarria da munduko hainbat zonaldetatik etortzea hona, iñun, edo behintzat, toki gutxitan aurkitu daitekeen " informazio liburu" natural bat baitugu hemen, Euskal Herrian; nahiz eta askotan ez baloratu.
 
Beraz leku historiko " gutxietsi" hau bisitatzera gonbidatzen zaituztet, ikusgarria baita.



No hay comentarios:

Publicar un comentario