Azaroaren
13ko hitzaldia tailer praktiko bat izan zen; bertan berrikusia eman zitzaion
geure etxeetan egiten diren energia kontsumo desberdinei, eta aurrezteko aholku
garrantzitsuenak eman ziren. Azalpenak bonbillen,
energia- neurgailuen eta ordutegi programatzailearen inguruan izan ziren gehienbat.
Nabarmena
izan zen, aurrezteko, lehenengo geure buruari erreparatu behar diogula, zer bai
eta zer ez dugun egiten etxean energia kontsumo jasangarriaren alde. Gure etxeetan
zertan aurreztu dezakegun erreparatzen badugu,
hiru gauza azaldu ziren nabarmen: kalefakzioa, argia eta ura.
Kalefakzioaren
inguruan: gure etxeko kalefakzioak purgatuta egon behar du, hau da,
erradiadoreetan pilatzen den airea kendu, hauen funtzionamendua hobetzeko; tenperatura
sentsore bat jartzea komenigarria da; ez dute estalita egon behar, askatzen
duten beroa isolatu egiten duelako; gela bat hutsik badago eta ez bada askotan
erabiltzen, bertako kalefakzioa ixtea komeni da, alferrikako gastua delako; eta
azkenik, askotan ahazten zaigun zerbait:
oso garrantzitsua da eguzki izpiek eskaintzen diguten beroa aprobetxatzea.
Argiarekiko
esandakoa: beharrezkoa denean soilik erabili, hau da, gela batetik 10 minutuz
irten behar badugu, nahiz eta gero bueltatu behar izan, argiak itzali egin behar
dira, gehiegizko kontsumoa egiten delako, eta kontsumo hori ez da premiazkoa; oso
garrantzitsua da ere kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea; nahiz eta dendetan
batzuetan garestiagoak izan, epe luzean merkeago ateratzen dira.
Eta,
azkenik, uraren inguruan, badakizkigun gauzak, baina askotan praktikara
eramaterakoan, ahaztu egiten zaizkigunak: ura zentzuz erabili behar da, soilik
beharrezkoa denean, eta txorrota itxita egon daitekeen guztietan horrela
mantendu; komenigarria da noiz behinka begiratzea ea txorroa ixten dugunean,
tantak ateratzen diren bertatik, eta horrela bada, iturginari deitzea, berak
arazoa konpontzeko; dutxatzeak bainatzeak baino ur gutxiago gastatzen du; eta,
azkenik, berrikuntza bat aitortu zigun Jose Manuelek: legeak etxe berrietan
uraren ehuneko handi bat berotzeko, eguzki- plakak ezartzera behartzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario