Ostiralean, Antxon Arzarekin egon ginen hizketan, eta gure harridurarako, oso gizon atsegina zen. Gu ikusi bezain pronto irrifarre egin eta agurtu egin gintuen. Gero, gela batean geundelarik, entrebista egiten hasi ginen.
Bertan, esan zigun toki askotan egon dela eta ia denetara bueltatuko zela, basamortuan bigarren aldiz egon zenean negarrez hasi zela emozioaz, arazo txiki batengatik ezin dugula errenditu…
Gure ustez Antxon Arza superazioaren eta esfortzuaren adibide perfektu bat da, berak, nahiz eta arazo bat eduki, aurrera jarraitzen duelako. Adibidez, akzidente bat eduki zuen, eta hankak ez mugitu arren, nahi dituen kirol guztiak egiten saiatzen da, skya, kayaka, kuatean ibiltzen da…
Gainera, laguntasuna oso garrantzitsua dela esan zigun, eta adibide bat jarri zigun. Berak akzidentea eduki zuenean, bere adiskideek bereala lagundu zioten, eta horri esker hankak pixka bat mugitzea lortu duela kontatu zigun. Adiskidetasunari erreferentzia egiteko, esaldi batekin bukatu zuen: “no importa a donde vayas sino con quien vayas”.DBH 4.mailako eko ordezkariak
No hay comentarios:
Publicar un comentario