Kaixo!
Hirukideko Agenda XXI sailaren eskutik, Amalur taldeak eman duen ekitaldietako bat aurkezten dizuegu. Hantxe egon gara sail honetako ordezkariak, Antxon Artza hizlari, eta nola ez, abenturazale amorratu honi entzuteko eta galdera batzuk egiteko aferaz.
Amalurreko aurtengo jardunaldia ibaiei buruz da, mundu osoko hiri gehienak beren inguruan tokia hartzen joan direlako, beraz, gaian aditu diren lau hizlari ekarri ditu jardunaldiak Tolosako Topic-era: Antxon Artza, Anjel Cuerdo, Román Morales García eta Javier Reverte.
Antxonek irribarre sakon batekin agurtu gaitu diskurtsoa hasi baino lehen eta honek berak erakutsi digu hasiera-hasieratik gizon baikorra dela Antxon Artza. Hau baieztatu besterik ez digu egin aurrerantzean. Ibaietan istripua izan ondoren, paralitiko geratu zen betiko gizona, eta hala ere, guztiz miresgarria da ibaiak egin zionaren ondorioz berriro ere uretara itzultzea, eta hori gutxi balitz, horri buruz mintzatzen hastea. Bere hitzetan, bizitza zein azkar alda daitekeen demostratu dion gertaera izan zen hura; baina, direnak eta ez direnak pasa ondoren, berriz ere bueltatu zen uretan murgiltzera. Begiak irekitzen lagundu omen zizkion, bizitza beste ikuspegi batetik begiratzen eta hala bihurtu da gaur egun dena.
Antxon Artzak bizitzarenganako duen grina gure bihotzetara eraman du eta denok, era batean edo bestean, identifikatuak sentiarazi gaitu berarekin. Indar horrek zutiarazi gaitu, eta “Carpediem”, bizi bizitza latinezko esapideak dioen bezala, bizitzeko beste era aktiboagoa eta lagunkorragoa erakutsi digu. Beste bide zoriontsuago bat irakatsi digu, denok mugi gaitezen eta eskuetatik ken ez diezaguten bizitza labur hau, denok aho-bete hortz geratzera adinako hitzak airera botaz.
DBH 4. mailako eko ordezkariak
No hay comentarios:
Publicar un comentario