Bizitzari buruz ikasten ari den umearen gisa aurkeztu zigun bere burua Javier Revertek. Idazlea izanik, bizitzan hainbat bidaia egindako gizona da, ondoren, xehetasun txikienak ere liburuetan argitaratzen dituelarik.
Bere hitzaldian Kanada eta Alaskara egindako azken bidaiari buruz hitz egin zuen. Bertan, Yukon izeneko 750 kilometroko ibaia kaiaz zeharkatu zuen beste hainbat pertsonen konpainiarekin. Aipatu beharra dago, gainera, kaiaz ibiltzen zen lehen aldia zela, lehenago Madrileko Retiroan bakarrik ibilia baitzen neskekin ligatzeko asmotan.
Bidaia honen gorabeherak kontatzen amaitu zuenean, bidaia honek bizitzeko gogoa eta baikortasuna eman zizkiola aipatu zuen; bertan ikusitako eta bizitako txikikeria askorengandik ikasia. Txikikeria, izatez. Reverteri, ordea, bizitza beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera eman zioten.
Yukon ibaia alde batera utziz eta literaturaren harira joanik, bere libururen inguruan hitz egin zuen eta entzuleen hainbat galdera erantzun zituen gustura. Azken liburua idazteko Jack Londonen bidea jarraitu zuen, bere ustez, idazle fina. Ezagunak ez diren tokien inguruko abenturak idazten dituen idazlea.
Hitzalditik mundua eta bizitza begiratzeko beste ikuspuntu bat ezagututa atera ginen. Berari entzundako hainbat gauzek harritu egin gintuzten, aldi berean zer pentsatua ere eman zigularik.
Batxi 1. mailako eko ordezkariak
No hay comentarios:
Publicar un comentario