Bi pertsona jarri genituen
mahai gainean, Alberto Luengo eta Jose Luis Garcia; eta bi gai naturarekin eta
kulturarekin loturikoak, Oria ibaia eta Amalur jardunaldiak. Elkarrizketa bati
esker, izugarrizko informazio iturria topatu genuen.
Elkarrizketaren lehen
zatia gaur egungo gai baten inguruan izan zen, Amalur jardunaldiak, apirilaren
16, 21, 22 eta 23an. Aitortu ziguten aurtengo balorazioa oso positiboa izan
dela, izan ere, Javier Reverteren hitzaldian 400 pertsonatik gora bildu ziren; bi
iritzi izan genituen aurtengo hitzaldirik onena zein izan zen jakiteko. Hitzaldietara
joan zirenek esan dezakete bidaiari, abenturazale edo hiztun bakoitzarengandik zerbait
berria eta aberasgarria lortzen zenuela. Albertoren ustez, aurtengo hitzaldirik
onena eta harrigarriena Román Moralesena izan zen. Jardunaldietara lehen aldiz
etorri zen kanariar honek onerako harritu zuen publikoa; hala ere, Jose Luisen
arabera hitzaldirik onena, hunkigarritasunagatik, Antxon Arzarena izan zen. Kanpotik
oso erraza ematen duela ere esan ziguten, baina gai bat aukeratu eta jardunaldi
batzuk antolatzea errealitatean ez da hala. Hizlari batek huts egin dezake eta
aste osoko plana hautsi daiteke, baina, azkenean, nahiz eta oso nekatuta
bukatu, oso pozik bukatzen dituzte. Gaiarekin amaitzeko, galdetu genien ea
espero zutena betetzen zen eta dudarik gabe, baiezkoa eman ziguten.
Elkarrizketaren bigarren
zatia gure eguneroko gai bat izan zen: Oria ibaia. Erantzunak garbiak izan
ziren eta bertan geundenok harritu egin ginen egia jakitean. Konturatu ginen
ibaiak bizitza ematen diola herriari, bere inguruan bizi garelako eta hainbat
gauzatarako erabiltzen dugulako: entrenatzeko edo Tolosako argazki bezala,
Santa Maria, Uzturre eta Zerkausiarekin batera. Galdetu genienean ea zer hobetu
behar genuen bertan, esan ziguten nahiz eta eboluzio positiboa eduki, beraiek
gogoratzen dutelako ibaia kolore desberdinetakoa ikusi izana, paper fabrikek
erabiltzen zuten tintaren arabera edo eskolako leihoak itxi behar izana haizea
zetorrelako eta aparra airean zebilelako, esaten dute oraindik asko geratzen
dela egiteko. Beraiei esker beste pertsona batzuek ibaiaren inguruan pentsatzen
dutena jakin genuen eta hori erabili genuen egunero duguna baloratzeko. Jendeak
asko baloratzen du mendia eta ibaia bata bestearen ondoan ikustea eta Oria
ibaia Europako kutsatuenetarikoa zala ikastea eta orain horrela ikustea,
beraiei hitz batean esanda, harrigarria iruditzen zaie.
Bukatzeko, ibaiaren
inguruko balorazio orokorra eskatu genien, eta hori izan zen guretzeko
momenturik onena, bizitzan ahaztuko ez dugun esaldi bat entzun genuelako: “Oria
ibaia zaindu behar dugun nerabea da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario