JOAQUÍN ARAÚJO eta ANTONIO FRAGUAS “FORGES”: “Zerua gure buruen gainera erortzen ari al
da?”
Naturaldia jardunaldiei amaiera emateko Joaquín
Araújo eta Antonio Fraguas idazleek bisitatu zuten Topic-eko aretoa, eta galdera
bat planteatu: “Zerua gure buruen gainera erortzen ari al da?” Joaquín Araújo
idazle eta naturalista hasi zen hitzaldiarekin, eta bere hitzen arabera
erantzuna baiezkoa da. Baliabide naturalak hain modu basatian esplotatzean “airea
berun bihurtzen ari da”.
Aretoaren airea bere horretan mantendu zen, baina hitzaldiak aurrera egin
ahala, prozesu horretan gizakiak jokatzen duen papera aztertzean, bati baino
gehiagori arnastea gero eta zailagoa egingo zitzaion, ziur aski. Gizakiaren
etika zalantzan jartzean, Antonio Fraguas “Forges” marrazkilariak umore kutsu
bat eman zion gaiari bere marrazkiekin (“Codicia” jauna Amazonaseko ogitarteko
bat jaten, adibidez).
Moralaren
gainbehera eta pertsonak ere merkantzia bilakatzeak dekadentzia ekologiko horren
arrazoiak direla esanez gogorarazi zuen Araújok gizakiaren duintasuna ahazten
badugu, ondasun guztiak lortu nahian ezer gabe geldituko garela
No hay comentarios:
Publicar un comentario