2013-11-25

ENERGIARI BURUZKO ERAKUSKETA: NOLA AURREZTU ENERGIA GURE ETXEAN?

Agenda 21ek, azaroaren 13,14 eta 15ean, energiari buruzko erakusketa bat antolatu zuen Topic-en, eta bertan zenbait ikaslek eta irakaslek aurkeztu zuten energia nola aurreztu. Proiektua europarra da, eta 2020rako energiaren %20 aurreztea, ingurumenera CO2 kantitate txikiagoa isurtzea eta energia berriztagarri gehiago erabiltzea du helburu. Erakusketa horretan, berokuntza eta klimatizazio sistema desberdinen bidez erakutsi zieten herritarrei energia nola aurreztu, batez ere, etxeko tresnen erabilpenean, etxerako sistemarik egokiena zein den jakiteko. Sistemen artean, garbigailuak, berokuntza- sistemak eta sukalderako tresnak ikusteko aukera eskaini zuten. Hala ere, sistema horien artean, bi tresnak izan zuten arrakastarik handiena. Alde batetik, kondentsazio- galdara, bere erregailuko ur- lurrunaz baliatuz, bere sistema berotu eta gas gutxiago gastatzen duena; beraz, energiaren %30 aurreztu daiteke horrelako galdara batekin. Eta bestetik, eguzki konektore termikoa, bere atzealdean eguzki erradiazioa xurgatzen duen plaka beltz bat duena. Horren bidez, urak bere barnean zirkulatzen du eta eguzkiaren beroari esker, ura berotu egiten da, ondoren, etxeko instalazioetan erabiltzeko. Azken batean, ahalik eta gutxien kontsumitzea izan zen helarazi nahi izan zuten mezua, gure poltsikoa zaintzearekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario