2013-11-25

AZAROAK 13, JOSE MANUEL JIMENEZ BOLAÑOS



Azaroaren 13ko hitzaldia tailer praktiko bat izan zen; bertan berrikusia eman zitzaion geure etxeetan egiten diren energia kontsumo desberdinei, eta aurrezteko aholku garrantzitsuenak eman ziren.  Azalpenak bonbillen, energia- neurgailuen eta ordutegi programatzailearen inguruan izan ziren gehienbat.

Nabarmena izan zen, aurrezteko, lehenengo geure buruari erreparatu behar diogula, zer bai eta zer ez dugun egiten etxean energia kontsumo jasangarriaren alde. Gure etxeetan zertan aurreztu dezakegun erreparatzen badugu,  hiru gauza azaldu ziren nabarmen: kalefakzioa, argia eta ura.

Kalefakzioaren inguruan: gure etxeko kalefakzioak purgatuta egon behar du, hau da, erradiadoreetan pilatzen den airea kendu, hauen funtzionamendua hobetzeko; tenperatura sentsore bat jartzea komenigarria da; ez dute estalita egon behar, askatzen duten beroa isolatu egiten duelako; gela bat hutsik badago eta ez bada askotan erabiltzen, bertako kalefakzioa ixtea komeni da, alferrikako gastua delako; eta azkenik, askotan  ahazten zaigun zerbait: oso garrantzitsua da eguzki izpiek eskaintzen diguten beroa aprobetxatzea.

Argiarekiko esandakoa: beharrezkoa denean soilik erabili, hau da, gela batetik 10 minutuz irten behar badugu, nahiz eta gero bueltatu behar izan, argiak itzali egin behar dira, gehiegizko kontsumoa egiten delako,  eta kontsumo hori ez da premiazkoa; oso garrantzitsua da ere kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea; nahiz eta dendetan batzuetan garestiagoak izan, epe luzean merkeago ateratzen dira.

Eta, azkenik, uraren inguruan, badakizkigun gauzak, baina askotan praktikara eramaterakoan, ahaztu egiten zaizkigunak: ura zentzuz erabili behar da, soilik beharrezkoa denean, eta txorrota itxita egon daitekeen guztietan horrela mantendu; komenigarria da noiz behinka begiratzea ea txorroa ixten dugunean, tantak ateratzen diren bertatik, eta horrela bada, iturginari deitzea, berak arazoa konpontzeko; dutxatzeak bainatzeak baino ur gutxiago gastatzen du; eta, azkenik, berrikuntza bat aitortu zigun Jose Manuelek: legeak etxe berrietan uraren ehuneko handi bat berotzeko, eguzki- plakak ezartzera behartzen du.





No hay comentarios:

Publicar un comentario