2013-12-01

AZAROAK 14 MAHAI INGURUA: Eraikinetan energia nola aurreztu



Agenda 21ek azaroaren 13,14 eta 15ean, energiari buruzko hainbat hitzaldi antolatu zituen Topic-ean. Hitzaldi horietan, hainbat aditu aritu ziren hurrengo gaiak jorratzen: herritarrok kontsumitzen dugun energia, gure etxerako sistema hoberenak zeintzuk diren eta, batez ere, energia nola aurreztu.

Bigarren egunean, berokuntza eta klimatizazio sistema desberdinen erakusketa baten bidez, energia nola aurreztu erakutsi zieten herritarrei, batez ere, etxeko tresnei dagokionez. Ondoren, eraikinetako energiari buruzko mahai-inguru bat osatu zen eta bertan, arestian esan bezala, sektore honetako zenbait enpresaren partaideek hitz egin zuten. Horien artean, Lander Arregik ( Arkitalde), Angel Arandigoienek ( Aislanat), Beatriz Castillak ( Tarte) eta Joaquin Sanchezek ( Vaillant) hartu zuten parte.

Lander Arregi energia-ziurtagiriaren baliagarritasunari buruz aritu zen. Etiketa energetiko horrek efizientziaren arabera sailkatzen ditu etxebizitzak, hau da, etxebizitzak ingurura emititzen dituen CO2 edo kontsumitzen dituen kW kopuruaren arabera sailkatzen dira. Sailkapen horretan A-tik G-rako letrak daude: A letra dutenak emisio gutxien dituztenak dira; G letrakoak ,aldiz, emisio gehienekoak.

Aislanateko hizlariak, Angel Arandigoienek, etxebizitzen isolamendu termikoa nola areagotu azaldu zuen, eta horrekin batera, konforta nola lortu. Berak aipatu zuen norbaitek energia- aurrezpena bilatzen duenean, ekonomia- aurrezpena lortu nahi duela, eta horretarako, ezinbestekoa da kalitatezko isolamendu tresna edukitzea. Angelek tresna bitxi bat aipatu zuen, bere enpresa erabiltzen ari dena: egunkari zaharrak hartu eta etxebizitzetan jarri isolamendu bezala.

Beatriz Castillak, hirugarren hizlariak, Tolosan, kalefakzio zentralizatua duten galdara- gelen egoerari buruz hitz egin zuen. Berak aipatu zuen biztanle asko direla, eta ez bakarrik Tolosan, euren galdara- gelen egoera nolakoa den ez dakitenak. Egoera horren berri edukitzearen garrantzia azpimarratu zuen, ikusteko instalazio horien mantenua nola egin ,eta batez ere, aldaketa bat egin nahi denean, zein puntu hartu behar diren kontuan.

Azkeneko hizlaria Joaquin Sanchez izan zen, eta berak berokuntza sistema onena zuen gaia, baina horren inguruko bariante asko daudela aipatu zuen. Etxebizitza bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartzen badira (erabilpena, beharra, etab. ), sistema desberdin bati buruz ariko gara. Bestela esanda, etxe bakoitzak sistema bat edukiko du, etxe horrek dituen ezaugarriei hobekien egokitzen zaiena. Aukeraketa hori egiterako orduan, aditu batekin harremanetan jartzea eta baldintza ekonomikoak alde batera uztea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen. Internet-i dagokionez, informazioa bilatzeko eta iritziak jakiteko oso ona zela aipatu zuen, baldin- eta iturriak objektiboak badira.

Laburbilduz, garrantzitsua  da isolamendu termikoa areagotuz konforta lortzea, galdara- gelen egoera nolakoa den jakitea mantenua edo aldaketak nola egin ikusteko, eta aditu batekin harremanetan jartzea, gure etxera hobekien egokitzen den sistema aukeratzeko.





No hay comentarios:

Publicar un comentario